Edukira joan

Tolosaldeko Hitza

Leitza
2008ko abenduak 5, Ostirala

;2008-07-26;Santa Krutz ermitaren itzalean. Leitza õõ 40 lagun inguru elkartu ziren atzo Santa Krutzeko ermitako erromerian, urtero bezala auzolanean konpondu zutela ospatzeko.

Santa Krutz ermitaren itzalean

Leitza ðð 40 lagun inguru elkartu ziren atzo Santa Krutzeko ermitako erromerian, urtero bezala auzolanean konpondu zutela ospatzeko.

naiara garzia

Atzo Jubilatu elkarteak antolatuta Santa Krutz ermitara erromeria egin zuten 40 lagun inguruk. Aurrena meza egin zuten eta Patxi Izko herriko apaizak eskaini zuen eta ondoren bazkaria egin zuten ermitaren kanpoan.

Erromeria dela eta, asteazkenean Pilar Azpirotz serora, Karmen Azpirotz eta Karmen Agirre gora igo ziren ermita txukuntzera eta aldarean loreak jartzera. «Erratza pasatu, kristalak garbitu eta horrelako gauzak egin genituen. Loreak ere asteazkenean jarri genituen, Felipa Goikobordakoak, Sebastian Mikenekoak eta Maria Luisa ofizinakoak eman zizkiguten».

Meza joan den urtean Txokoko Lontxori eskaini zioten, baina aurten, Gloria Irurtia Jubilatu elkarteko kideak azaldu duenez, «Lontxori ere eskaini diogu, hori urtero, baina norberak nahi zuenari eskaini dio». Patxi Izko apaiza ez zen bazkaltzen gelditu, beste konpromiso bat zuelako. Bertan gelditu zirenak, norberak bere bazkaria eraman zuen eta kafea, postrea, eta edaria Jubilatu elkartekoek jarri zituzten. Kafea Musunzar tabernatik igo zuten, baina gero bertan berotu zuten, sutondoan.

Pilar Azpirotzek azaldu duenez, «lehenago ume asko ekartzen zituzten honera bedeinkatzera, baina orain ohitura hori galdu egin da». Honetaz gain, ermita «oso ongi» mantentzen dela gehitu du Azpirotzek.

Irailaren 14ra arte

Urtean hirutan igotzen dira bertara (Ostiral Santuan, maiatzaren 3an eta irailaren 14ean), atzoko erromeriaz gain, eta hurrengo hitzordua irailaren 14ean izanen da.

© Tolosa Herria Hedabideak S.L. - Araba etorbidea 5, atzea 20400 - TOLOSA - Tel.: 943 65 56 95
Faxa: 943 65 00 18 - E-posta:

Internet Ehuntzen S.L.-k garatua

Tolosa Herria Hedabideak S.L.ko kideak: Galtzaundi Euskara Taldea
Bertako Hedabideak (EKT)

eta Tolosaldeko Berriak Kultur Elkartea: 77 gizarte eragile.