Edukira joan

Tolosaldeko Hitza

Leitza
2008ko abenduak 5, Ostirala

;2008-07-20;Zortzigarrenez, edertasunari so. Uda honetan egindako argazkiak VIII. HITZA Argazki Lehiaketara bidaltzeko aukera izango da; irabazleak Amorotoko (Bizkaia) Altuena landetxean, bi pertsonentzako bi gauerako egonaldia irabaziko du eta bigarrenarentzat afari eder bat izango da Beti-Alai jatetxean; har ezazu parte!

Uda honetan egindako argazkiak VIII. HITZA Argazki Lehiaketara bidaltzeko aukera izango da; irabazleak Amorotoko (Bizkaia) Altuena landetxean, bi pertsonentzako bi gauerako egonaldia irabaziko du eta bigarrenarentzat afari eder bat izango da Beti-Alai jatetxean; har ezazu parte!

Zortzigarrenez, edertasunari so

erredakzioa

Nekatuta nago, oporrak behar ditut». Nork ez du esaldi hau entzun inguruko ezagunen baten ahotan? Zuk zeuk ere ziurrenik horixe esango zenuen... Eta azkenean iritsi da. Luze jotzen dute oporraldiaren bezperako azken egunek, baina egun gutxi barru gehienek izango dugu aisirako desiratutako tarte hori. Beste batzuk, egunotan ariko dira euren jai egunez disfrutatzen, edota izan dituzte dagoeneko...

Guztientzat jarri du martxan HITZAk bere Argazki Lehiaketa. Zortzigarren aldia izango da eta dagoeneko heldutasunera ere iritsi dela esan daiteke. Urtez urte jaso diren argazkien kalitatea hobetuz doa, hamaika sari banatu dira dagoeneko irakurleen artean eta guztiek irudi ederrez gozatzeko aukera ere izan da. Azken batean, horixe baita Argazki Lehiake- ta, irudi ederrez gozatzeko aitzakia.

Etxean geratuta nahiz etxetik kanpo ateratako eta erakusgarri iruditzen zaizuen edozein argazki izan daiteke irabazle: naturak emandako bitxikeriaren bat, pertsonaren bat, eraikuntzaren bat,... Hamaika aukera daude argazki kamera hartu eta zuen oporraldian ezagutu dituzuenak erakuskeko.

Irabazlearentzat, asteburua landetxe batean

Sari deigariak jarriko ditu aukeran TOLOSALDEKO ETA LEITZALDEKO TOLOSALDEKO ETA LEITZALDEKOk. Harpidedunek erabakiko duten argazki irabazlearen egilearentzat Amorotoko (Bizkaia) Altuena landetxean, bi pertsonentzako bi gauerako egonaldia. Bigarrenak sabela asetzeko aukera paregabea izango du, Tolosako Beti-Alai jatetxean bi lagunentzako bazkari edo afaria izango da eta hirugarrenarentzat Ibarrako Azoka-k eskainitako saski berezia.

Partaidetza ere sarituko du HITZAk, eta argazkia bidaltzen duten guztien artean eta euren bozka ematen duten guztien artean HITZAren materiala zozketatuko da.

Parte hartzeko modua

Argazkiak bidaltzeko posta elektronikoz (tolosaldean@tolosaldekohitza.info), posta arrunta erabiliz (Araba Etorbidea 5,atzea.Tolosa,20.400 helbidera bidali eta zehaztu Argazki Lehiaketarako dela) edota HITZAren egoitzetara (lehen aipatutakoa edo Leitzakoa) ekarriz egin ahalko dute parte-hartzaileek.

Jasotako argazkiak egunkarian argitaratuz joango dira irailetik aurrera. Hauetatik batzuk publikatzeko denborarik ez balu emango ere, horrek ez du esan nahi lehiaketan sartzen ez direnik. Guztiak interneten izango dira ikusgai. Jasotako guztiek izango baitute irabazteko aukera.

Lehiaketaren epeak

Irailetik aurrera has zaitezkete argazkiak bidaltzen. Irailaren 2tik aurrera jasotzen diren argazkiak argitaratzeari ekingo dio HITZAk. Hala, irailaren 18ra arte jasotzen diren argazkiak, hau barne, onartuko dira. Asteburu horretan bertan, irailaren 21ean, 8 argazki aukeratuak argitaratuko dira. Hortik aurrera, lana harpidedunena izango da, haien esku egongo baita guztietan irudi ederrena zein den aukeratzea.

Hainbat baldintza

HITZAren irakurle guztiek dute aukera lehiaketan parte hartzeko, ez dute zertan harpidedun izan. Haatik, bozka eman nahi dutenek harpidedun izan beharko dute eta harpidedun bakoitzeko bozka bakarra onartuko da. Hori dela-eta harpidedun kodea eskatu da bozkarekin batera.

############

viiI. hitza argazki lehiaketa

Epeak

Argazkiak irailaren 1etik aurrera bidal daitezke, eta irailaren 18a izango da azken eguna (azken hau barne).

Irailaren 21ean Hitzaren epaimahaiak aukeratutako zortzi argazki finalistak argitaratuko dira.

Irailaren 28an irakurleek aukeratutako argazki irabazlea argitaratuko da. Harpidedunek bakarrik bozka dezakete. Bozkatzeko epea, berriz, irailaren 25ean amaituko da.

Bozkatzeko, telefonoz (943 655695) edo mailez (tolosaldean@tolosaldekohitza.info) egin daiteke. Bozkatzerako unean harpidedun kodea zehaztu beharko da.

Sariak

Irabazleak Amorotoko (Bizkaia) Altuena landetxean, bi pertsonentzako bi gauerako egonaldia irabaziko du.

Bigarren sailkatuarentzat Tolosako Beti Alai jatetxean, bi pertsonentzako bazkari edo afaria.

Hirugarrenari Ibarrako Azoka-k eskainitako saski berezia egokituko zaio.

Parte-hartzaile guztien artean HITZAko produktuak zozketatuko ditugu. Baita botoa ematen dutenen artean ere.

Baldintzak

Aurkeztutako argazkiek udako oporraldikoak behar dute izan.

Argazkiak paperean, diapositiban eta formatu digitalean onartzen ditugu.

Bidaltzeko aukerak: posta elektronikoaz (tolosaldean@tolosaldekohitza.info) edota posta arruntez egin daiteke (Araba etorbidea 5, behea. 20.400 Tolosa edota Herriko plaza 1, Leitza).

Argazki digitalek, gutxienez, ezaugarri hauek izan behar dituzte: 20 zentimetroko zabalera eta 300eko bereizmena.

Jarri behar diren datuak: egilearen izen-abizenak, helbidea eta telefonoa. Horrez gain, argazkia non eta noiz egin den, eta zer ikusten den adierazi beharko da.

Jasotako argazkiak artxiboan gordeko ditugu, eta Hitzak behar dituenean argitaratu ahal izango ditu.

Jasotzen diren argazki guztiak sartuko dira lehiaketan, baina Hitzak jasotako lehen 50 argazkiak argitaratuko ditu.

Argazki guztiak webgunean izango dituzue ikusgai.

Parte-hartzaile bakoitzak argazki bakarra bidali ahal izango du.

############

############

© Tolosa Herria Hedabideak S.L. - Araba etorbidea 5, atzea 20400 - TOLOSA - Tel.: 943 65 56 95
Faxa: 943 65 00 18 - E-posta:

Internet Ehuntzen S.L.-k garatua

Tolosa Herria Hedabideak S.L.ko kideak: Galtzaundi Euskara Taldea
Bertako Hedabideak (EKT)

eta Tolosaldeko Berriak Kultur Elkartea: 77 gizarte eragile.