
Hiru urtez indartzen
Leitza ðð Gazte talde bat bizikleta martxan ibili zen, Atekabeltz Gaztetxearen 3. urteurrena ospatzeko. Jokuak ere izan ziren.
NEREA URBIZU
Atekabetz Gaztetxeak urtez urte autogestioaz sortzen-eraikitzen leloa aukeratu du bere hirugarren urtemugan. Gaztetxeak merezi bezala, bertakoek dotoretu egin zuten asteazkenean eraikina, kolore biziekin apainduz. Ez zen gutxiagorako, hiru urte egin baititu Gaztetxeak. Honen baitan egitarau bat prestatu zuten gazteek, eta 10:00etarako han ziren lehen goiztiarrak, Gaztetxean, bizikleta eta guzti, hauekin martxa herrian zehar egiteko. 25 bizikleta inguru atera ziren eta herriaren baitan ibili ziren.
AHTri buruzko hitzaldi bat ere izan zuten, hasiera batean goizean izan behar zuen baina beranduago izan zen azkenean. Bitartean, txalaparta jotzen, musika entzuten eta dantzatzen jardun ziren leitzarrak bazkariaren ordura arte.
Bazkari osteko tertulia ederki luzatu ostean, 18:00ak aldera plazan jokuak egin zituzten, eta 18:30erako Elektrotuna azaldu zen Karrapen, jolasak egiten ari ziren lekuan. Hortaz, jolasteari utzi, eta han aritu ziren gero dantzan Elektrotunaren laguntzaz.
Gauari lekukoa Vendetta ska talde berriak pasa zion. Leitzarrak ez zirenak ere azaldu ziren bertan, kontzertuaz eta dantzaz gozatzera. Eguraldia lagun, egun biribila izan zuten, beraz, Leitzako gazteek, Gaztetxearen III. urteurrena ospatzeko.
Deialdiak
Lizardiko eskopetarien afaria
TOLOSA, - 2008-11-15
Deialdiak
BECera autobusak Euskararen Egunean
TOLOSA, - 2008-11-15
© Tolosa Herria Hedabideak S.L. - Araba etorbidea 5, atzea 20400 - TOLOSA - Tel.: 943 65 56 95
Faxa: 943 65 00 18 - E-posta: tolosaldean@tolosaldekohitza.info
Internet Ehuntzen S.L.-k garatua
Tolosa Herria Hedabideak S.L.ko kideak: Galtzaundi Euskara Taldea
Bertako Hedabideak (EKT)
eta Tolosaldeko Berriak Kultur Elkartea: 77 gizarte eragile.