
Kultura eskura
Uzturretik
Iraitz Lizarraga
Arte eszenikoetan aditu diren askok publikoaren ezjakintasunari botatzen diote antzerkia eta beste hainbat arte mota ez berritzearen errua: geure publikoa ez omen dago prest korronte eta joera berritzaileak onartzeko; gehiengo bati zuzenduriko antzerkia egin nahi badugu betiko moldeetan aritu behar dugula.Puntu batetaraino ez zaie arrazoirik falta baina esan beharra dago publiko honi sekulan joera berritzaileak eskeintzen ez badizkiogu , ez dela inoiz ohituko lengoaia berrietara.Azken finean zirkulu bat da: kultura herriaren eskura badago, herriaren kultur hezkuntza handiagoa izango da, honek publikoaren interesa gehituko luke , dudarik gabe eta baita joera eta kode berriak irakurtzeko gaitasuna.Beraz, erru guztia publiko «ezjakinari» leporatzea ez zait bidezkoa iruditzen.
Gaur egun , geure herrialde honetan ezin esan dezakegu kultura guztion eskura dagoenik , are gutxiago arte eszenikoen arloan: nork ordaindu ditzazke asteburuko 30 Euro Victoria Eugenian edo eta Printzipalean antzerki edo dantza emanaldi ba ikusi ahal izateko? Badira eskeintza merkeagoak noski, baina ez dira 10 Eurotatik jeisten eta oso oso noizean behin topatzen ditugu.Ez dago guztion (haur , zahar, gazte, heldu...) eskura dagoen programaziorik. Europako eta estatuko hainbat hiriburutan gero eta emanaldi gehiago eskeintzen dira dohainik kalean baina badirudi moda hau geurera ez dela oraindik iritsi: badirudi uda eta herrietako festak iristearen zai egon behar dugula ikuskizun bat kalean dohainik ikusi ahal izateko.
Hala ere , arrisku bat ikusten diot emanaldiak dohainik kalean eskeintzeari eta sarreren prezioak murrizteari (orain teloiaren beste aldetik ari naiz). Emanaldi baten atzean jende asko dago lanean, soldata bat kobratzen duen jendea: Sarreren prezioak murriztuz gero zihur antzerki eta dantza konpainiak izango direla lehenengo kaltetuak eta ondorioz , bertako langileak.Eta puntu honetantxe agertzen dira ditxosozko subentzio eta dirulaguntzak, gaur egun Euskal Herriko konpainia gehienek bizirauteko behar beharrezkoak.Eta hona hemen arrisku nagusia: artearen istituzionalizazioa: gobernuak, berari komeni zaion arte mota bultzatuko du noski, kontrakoa pentsatzea inuxenteen kontua da.Mila trikimailu egin ditzazke eta egiten ditu konpainia batek, gobernuak emandako subentzioa lortu ondoren, berak nahi duen emanaldi mota prestatzeko.Posible da baten bat arte istituzionalizatu honetatik pixka bat urruntzea, baina funtsean , antzerkiak dituen muga eta oztopo guztiei beste bat gehitzen zaio: gobernuaren gustokoa ez bazara ez duzu subentziorik izango eta beraz, ezin izango duzu zeure lana aurrera eraman.
Prozesu honen hurrengo pausua da beldurgarriena nire ustetan: oraindik ez da bete betean eman baina bidean dago: marka eta empresa ezberdinek patrozinaturiko artearen aroaren atarian gaude! Diru publikoa bizirauteko nahikoa ez denean, proiektu asko aurrera eraman ahal izateko empresa pribatuen laguntza bila jo beharko dute eta jotzen dute hainbat kultur erakunde eta konpainiek. Gobernuak ipintzen duen muga handia bada , zer esanik ez marka komertzialek ipini ditzazketen mugei buruz.Benetan beldurgarria ezta?Kirol arloan erabat normalizatu da egoea hau: marka ezberdinek torneoak patrozinatzen dituzte, futbol partiduak, tourra, pilota partidak...Musika alrolan ere geroz eta maizago topatzen ditugu zerbeza edo freskagarri marka ezberdinek bultzaturiko kontzertuak; laster bankuek , aseguru etxeek edo marka komertzial ezberdinek antzerki asteak eta festibalak antolatzen ikusiko ditugu, seguru!
Egoera honen aurrean , zein da irtenbidea?Iniziatiba pribatua? Gobernuaren eta marka ezberdinen laguntzei uko egin eta geuk nahi dugu arte mota egitea , inolako mugarik eta inolako zentsurarik gabe; geure proiektuak esfortzu handiz aurrera ateratzea?Milaka marroietan sartu, arriskatu, kredituak eskatu, diru mordoa galdu, langileei saldata barregarriak eskeini, por amor al arte lan egin... Bai...oso polita...eta oso utopikoa...berriz ere mundu honetan mugitzen den jendea pasta bereziz egina dagoela eta haizeaz bakarrik bizi daitekenaren mitoari eutsi behar al diogu? Oraingoz ez dut formula majikorik topatu egoera honi aurre egiteko baina gogoeta sakona merezi duela uste dut, antzerkian ezezik kultura- ren eta gizartearen hainbat arlotan aplikatu daitekeen egoera baita.
Erakusketak
'Errusiarako leihoa'
TOLOSA, Aranburu Jauregi - 2008-11-29
Deialdiak
Txuleta Festarako erreserbak
TOLOSA, - 2008-11-01
© Tolosa Herria Hedabideak S.L. - Araba etorbidea 5, atzea 20400 - TOLOSA - Tel.: 943 65 56 95
Faxa: 943 65 00 18 - E-posta: tolosaldean@tolosaldekohitza.info
Internet Ehuntzen S.L.-k garatua
Tolosa Herria Hedabideak S.L.ko kideak: Galtzaundi Euskara Taldea
Bertako Hedabideak (EKT)
eta Tolosaldeko Berriak Kultur Elkartea: 77 gizarte eragile.