Edukira joan

Tolosaldeko Hitza

Leitza
2008ko abenduak 5, Ostirala

;2008-07-17;Leitzak, Aresok eta Goizuetak guardiako mediku bakarra dute orain. Gizartea õõ Irtenbide bila dabiltza alkateak, baita Aranokoa ere , lau herrirentzat mediku bakarra gutxi baita.

Leitzak, Aresok eta Goizuetak guardiako mediku bakarra dute orain

Gizartea ðð Irtenbide bila dabiltza alkateak, baita Aranokoa ere , lau herrirentzat mediku bakarra gutxi baita.

n. garzia

Leitza, Areso, Arano eta Goizueta guardiako mediku bakarrarekin dabiltza eta arazo honen aurrean alkateak irtenbide baten bila dabiltza, Osasunbidearekin bilera bat egin nahian.

«Mediku falta dagoela esan digute. Oso ilun jarri digute, 400 medikutatik ez omen zuen inork etorri nahi, baina guk atzeraka ezin dugu joan», dio Mikel Baraibar Aresoko alkateak. Xabier Zabalo Leitzako alkatearen ustez, «ikusten zen arazo hau heldu zela, eta hori da beraiek hartu duten erabakia, gurekin kontatu gabe. Leitza eta Goizueta arteko errepidea txarra da, ez dakit hortaz haiek ohartzen diren, distantzia txikia izan arren eta gainera ez dago koberturarik».

© Tolosa Herria Hedabideak S.L. - Araba etorbidea 5, atzea 20400 - TOLOSA - Tel.: 943 65 56 95
Faxa: 943 65 00 18 - E-posta:

Internet Ehuntzen S.L.-k garatua

Tolosa Herria Hedabideak S.L.ko kideak: Galtzaundi Euskara Taldea
Bertako Hedabideak (EKT)

eta Tolosaldeko Berriak Kultur Elkartea: 77 gizarte eragile.