Edukira joan

Tolosaldeko Hitza

Leitza
2008ko abenduak 4, Osteguna

;2008-07-17;Ia dena prest etzi gaztetxearen hirugarren urteurrena ospatzeko. Leitza õõ Ekitaldiak antolatuta dituzte, eta orain gaztetxea margotzen ari dira, larunbaterako ´txukun izateko».

Ia dena prest etzi gaztetxearen hirugarren urteurrena ospatzeko

Leitza ðð Ekitaldiak antolatuta dituzte, eta orain gaztetxea margotzen ari dira, larunbaterako «txukun izateko».

naiara garzia

Larunbatean Atekabeltz gaztetxearen hirugarren urteurrena ospatuko dute egun osoan zehar. Festa eguna iristear dagoela bistan da, egun hauetan gaztetxea margotzen ari baitira. Bertako Irati Iparragirrek azaldu duenez, «itxura pixka bat eman nahi diogu».

Urtero bezala, aurten ere bizikleta martxa eginen dute, eta festa 10:00etan hasiko da, herrian zehar eginen duten dianarekin eta bizikleta martxa batera eginen dituzte. «Batera eginen ditugu, aurretik kotxe bat joanen da musika jartzen eta atzetik bizikletarekin joanen gara».

11:00etan, AHTri buruzko hitzaldi bat eskainiko dute, aldaketak egin baitituzte eta argazki proiekzioa ordu horretan egin ordez, arratsaldean eginen dute.

14:30ean herri bazkaria eginen dute eta sarrerak Torrean jarri dituzte salgai. Bazkalondoren olinpiadak eginen dituzte. «Espero dugu bazkaltzera datorren jende guztiak parte hartzea eta denen artean taldeak eginen eta joko farregarriak eginen ditugu. Adibidez, lurrean plastiko bat eta gainean ura eta xaboia bota eta gero bandeja batekin hor gainean ibiltzea. Horrelako joko pika bat eginen ditugu». Printzipioz jokoak plazan eginen dituzte, eguraldiak laguntzen badu.

19:30ean kale animazio poteoa eginen dute. «Elektrotuna taldearekin ibiliko gara herrian zehar, musika jotzen duen talde bat da, oinez doazen bitarten».

Poteoa amaitu ondoren gaztetxera itzuliko dira arratsaldekoa egitera eta kontzertua hasi baino lehen argazki eta bideo proiekzioa eginen dute. «Arratsaldekoa amaitu ondoren eginen dugu, gaztetxean 3 urte hauetan egin diren ekitaldi eta festa ezberdinen argazkiak eta bideoak botako ditugu», dio Iparragirrek. Festak gauean jarraituko du, 00:00etan Vendetta taldeak eskainiko duen kontzertu batekin.

Hiru urte martxan

Urtez urte autogestioaz sortzen-eraikitzen da hirugarren urteurrena ospatzeko aukeratu duten lema. «Gaztetxea ongi doa, jende gehixeago animatzea nahiko genuke, ea bizi gehiago ematen diogun denen artean, eta ea horrela jarraitzen dugun denbora as- koz», azaltzen du Arantxa Iparragirrek.

Urtean zehar gauzak antolatzen jarraitzeko asmoa ere azaldu du. «Ekitaldi ezberdinak eginen ditugu, hitzaldiak, festak...».

############

EGITARAUA

10:00etan. Diana eta bizikleta martxa.

11:00etan. AHTri buruzko hitzaldia.

14:30ean. Herri bazkaria eta ondoren gazte olinpiadak.

19:30ean. Kale animazio poteoa Elektrotuna taldearekin..

Ondoren. Arratsaldekoa Atekabeltzen eta proiekzioak.

00:00etan. Kontzertua, Vendetta taldearen eskutik.

############

© Tolosa Herria Hedabideak S.L. - Araba etorbidea 5, atzea 20400 - TOLOSA - Tel.: 943 65 56 95
Faxa: 943 65 00 18 - E-posta:

Internet Ehuntzen S.L.-k garatua

Tolosa Herria Hedabideak S.L.ko kideak: Galtzaundi Euskara Taldea
Bertako Hedabideak (EKT)

eta Tolosaldeko Berriak Kultur Elkartea: 77 gizarte eragile.