Edukira joan

Tolosaldeko Hitza

Leitza
2008ko abuztuak 20, Asteazkena

Eztabaidak

tolosa

2008-07-12

Etorkinen inguruan lege berri bat onartu dute Europan, eta ondorioz, paperik gabekoak 18 hilabetez atxilotu ditzakete eta Europar Batasunera berriro sartzea debekatzen zaie 5 urtetan. Zer iritzi duzu honen inguruan?

Jasotako mezuak:

4

2008-07-12

Nik uste, jendarte multzo batek, (batere batere batere progresista ez den multzoak) bildurra diola kultura aniztasunari eta bizimodu ezberdinei. Gaur egun herri eta noski hiri guztietan daude etorkinak eta ez da ohituta gauden zerbait, leheno espainia aldetik etortzen ziren baina orain etorkinak "kanpokogoagokoak" bezela hartzen ditugu, kolore ezberdintasuna.... Normala da orain urrutiagoko jendea etortzea Europara beharrak deituta bide eta baliabide gehiago daudelako. Jende honen beldur koldarra lasaitzeko eta hauen aurrean itxura mantentzeko lege bat dela uste dut lege berri hau, non, badirudien zerbait konpontzeko asmoa dutela eta dena kakazten segitzen dute.

3

IDOIA | 2008-07-12

Lege hori zer da arazoa konpontzeko edo hareagotzeko?

2

Miren | 2008-07-12

Lege horrekin ados dagoena arrazista hutsa da. Hirugarren mundua izenez ezagutzen dugunari Europak esplotatu eta dena kendu dio. Orain beraien jaiolekuan bizi iraun ezin dutelako nahi dute etorri Europara eta beraien kontura abestatu eta gero zaborra bezala tratatzen zaie. Bizirauteko leku bat bilatzen saiatzen direlako atxilotu nahi dituzte eta honekin arazoa konponduko dutel uste al dute? zein etorkizun nahi dute etorkinentzat? heriotza edo gartzela? begiak ixtearekin ez da konponduko errotik konpondu behar den arazoa. Sufrimendua besterik ez dute lortuko etorkin izaten saiatu nahi dutenei eta bere ingurukoei. Etorkinen kontura negozioa egiten jarraituko dute eta sobratzen zaizkienak (molestatzen dizkienak) humillatuz bidaltzeko saiakerak egingo dituzte. Ez det uste askorik lortuko dutenik hala ere.

1

Mikel | 2008-07-12

Ez nago batere ados onartu duten lege honekin. Zer nahi dutela horrela lortu? Lehen nahikoa zailtasun dituzte etorkinek bizitzan aurrera egiteko, eta traba gehiago jartzen. Gainera, zergatik debekatu behar zaio pertsona bati lurralde batean zein bestean sartzea? Europarrok munduko edozein lurraldetan sartzeko aukera dugu, zer gara besteak baino gehiago ala?

© Tolosa Herria Hedabideak S.L. - Araba etorbidea 5, atzea 20400 - TOLOSA - Tel.: 943 65 56 95
Faxa: 943 65 00 18 - E-posta:

Internet Ehuntzen S.L.-k garatua

Tolosa Herria Hedabideak S.L.ko kideak: Galtzaundi Euskara Taldea
Bertako Hedabideak (EKT)

eta Tolosaldeko Berriak Kultur Elkartea: 77 gizarte eragile.