
2008-07-15 | 18:22:58
Pilota
San Fermin Torneoa, Barriola eta Xalarentzat
22-19 irabazi zieten herenegun Labrit pilotalekuan Olaizola II.ari eta Belokiri, oso berdinduta joan zen partida batean
Xala eta Barriolak udako lehenengo torneoa irabazi dute, San Fermin Torneoa, hain zuzen ere. Herenegun jokatu zuten norgehiagoka Labrit pilotalekuan, eta Olaizola II.aren eta Belokiren aurka aritu ziren. Partidak 75 minututako iraupena izan zuen eta parekatu xamar joan zen arren, Aspeko bikoteak lortu zuen azkenean garaipena, 22-19ko emaitzarekin. Xala eta Barriola oso gogor hasi ziren, Xala nabarmendu zelarik. Partidan 4 pilotariek maila ona erakutsi zuten eta Aspeko bikotea atzetik zihoala Barriolari esker berdinketa lortu zuten (14-14), aurretik 9-14 galtzen baitzihoazten. Hamaseigarren tantoan ere berdinketa lortu zuteneta hortik aurrera Barriola eta Xala aurretik jarri ziren, finala irabazi arte. Herenegun jokatutako finala eta gero, beraz, Barriolari ezinhobeto joan zaio San Fermin Torneoan, bai banakakoan bai binakakoan txapela lortu baitu.
© Tolosa Herria Hedabideak S.L. - Araba etorbidea 5, atzea 20400 - TOLOSA - Tel.: 943 65 56 95
Faxa: 943 65 00 18 - E-posta: tolosaldean@tolosaldekohitza.info
Internet Ehuntzen S.L.-k garatua
Tolosa Herria Hedabideak S.L.ko kideak: Galtzaundi Euskara Taldea
Bertako Hedabideak (EKT)
eta Tolosaldeko Berriak Kultur Elkartea: 77 gizarte eragile.