
2008-06-12 | 11:39:56
Kirola
Zaldi Eguna bertan behera gelditu da oraingoz eta irailaren 6an ospatuko dute
Garraiolarien grebak erabakia hartzeko orduan eragina izan duen arren, uholdeengatik hartu dute erabakia
Etzi ospatzekoa zen Zaldi Eguna bertan behera gelditu da. Erabakia asteazken iluntzean hartu zuten antolatzaileek eta gaur data berria jarri dute: irailak 6, Talo Egunaren bezpera. Beraz, etzi ospatuko ez den arren, irailean eginen dute.
Jon Casares antolatzaileetako bat da eta erabakia zergatik hartu duten azaldu du. «Alde batetik grebaren kontua dago, gauza batzuk ekartzeko zailtasunak genituen kamioien greba dela eta, adibidez behorrak Tarazonatik ekarri behar zituzten. Gero zikiro-jatearekin ere zalantzak zeuden, mahaiak ekartzeko. Ez genuen argi ikusten bazkaria ere egin ahalko genuenik, greba dela eta. Orduan gauzak nahiko zintzilik genituen».
Hori gutxi balitz, herenegun egindako euri jasak erabaki hori hartzera bultzatu zituen. «Herenegun kriston euri zaparrada egin zuen eta erreka gure terrenoa baino altuago zegoen, ura azpitik ateratzen zen. Belarra moztea pentsatu genuen baina makina ere ezin zen sartu, dena lokatzez eta urez beteta baitzegoen. Argi eta garbi ikusi genuen bi egunetan ez zela lurra prest egonen, denbora gehiago beharko duela».
© Tolosa Herria Hedabideak S.L. - Araba etorbidea 5, atzea 20400 - TOLOSA - Tel.: 943 65 56 95
Faxa: 943 65 00 18 - E-posta: tolosaldean@tolosaldekohitza.info
Internet Ehuntzen S.L.-k garatua
Tolosa Herria Hedabideak S.L.ko kideak: Galtzaundi Euskara Taldea
Bertako Hedabideak (EKT)
eta Tolosaldeko Berriak Kultur Elkartea: 77 gizarte eragile.