Edukira joan

Tolosaldeko Hitza

Leitza
2008ko abuztuak 20, Asteazkena

Azken ordukoak

2008-05-19 | 13:54:49

Anje Duhalde Leitzan

"Zenbat Gara" kantua Anje Duhalderen eskutik, Euskal Kantarien III. Topaketaren baitan

Ez du erantzunik

2008-05-17 | 19:15:32

Bengoetxea VI.a finalean ariko da, 22-16 Olaizola I.a irabazita

Buruz buruko pilotako finalera pasa da gaurko partida irabazita

Asier Olaizola garaitu egin du. Txapelketa borobila egiten ari da leitzarra. Labriten jokatu dute. Finala Gonzalezekin edo Barriolarekin izanda, "partida gogorra" izanen dela adierazi du leitzarrak.

2 erantzun

2008-05-05 | 11:02:07

Bengoetxea VI.ak Olaizola II.aren aurka jokatuko du buruz buruko txapelketa

Olaizola I.ari 22-12 irabazi zion atzo

Eibarren jokatu zuten partida, Astelenan. Askorentzat sorpresa izan da garaipen hau: beraz, ez da anaien arteko finalerdirik jokatuko. Garaipen garrantzitsua lortu du Bengoetxeak, eta "merezita", gainera.

Erantzun 1

2008-04-30 | 19:01:59

Plazaolaz gozatzeko, Natur Bideen Eguna igandean Leitzan

Lau ibilbidez gain, hainbat ekitaldi antolatu dituzte plazan eta herriko garbilekuan, Natur Bideen Eguna ospatzeko

Gaur igandean ospatuko den Natur Bideen Eguna dela eta, prentsaurrekoa eskaini dute Yolanda de Carlosek, Plazaola Partzuergo Turistikoko kudeatzaileak eta Xabier Zabalok, Leitzako alkateak, izan ere, aurten Leitzan ospatuko da. Festa hau estatu mailan ospatzen da eta natur bideen promozioa eta trenbide zaharren bideak berreskuratzea du helburu. Urtero bezala, Leitzan bertan hainbat ekitaldi antolatu dituzte, baina natur bidea protagonista denez, zenbait ibilaldi ere antolatu dituzte.

Ez du erantzunik

2008-04-28 | 13:48:20

Rekondok eta Arriak berdinketa lortu dute

Datorren larunbatean berriro elkarren aurka ariko dira eta irabazlea final-laurdenetako ligaxkara pasako da

Ez ohikoa izan arren, larunbatean Rekondok eta Arriak berdinketa lortu zuten, eta hori dela eta, datorren larunbatean elkarren aurka ariko dira berriz, Idiazabalen. Norgehiagoka horretatik aterako da ligaxkan parte hartuko duen laugarren aizkolaria.

Ez du erantzunik

2008-04-25 | 12:08:31

Lehen mailako Urrezko aizkora bihar (hilak 26) Amazabalen

Rekondo leitzarra ariko da

19:30ean hasiko da Leitzako Amazabal pilotalekuan. Bertan hiru norgehiagoka jokatuko dituzte hiru mailatan. Rekondo Arria V.aren aurka ariko da final zortzirena jokatzen. Lopez Azpilikueta Bizenteren kontra izango da.

Ez du erantzunik

2008-04-21 | 13:04:01

Bengoetxea VI.ak 22-18 irabazi zion Leizari

Haimar Olaizolaren aurka jokatuko du buruz buruko txapelketan

Oinatz Bengoetxeak partida gogorra jokatu zuen atzo Leizaren aurka Eibarko Astelena pilotalekuan. 22-18 irabazi zuen Bengoetxea VI.ak eta orain Haimar Olaizola izango du aurrean buruz buruko txapelketaren barnean.

Ez du erantzunik

© Tolosa Herria Hedabideak S.L. - Araba etorbidea 5, atzea 20400 - TOLOSA - Tel.: 943 65 56 95
Faxa: 943 65 00 18 - E-posta:

Internet Ehuntzen S.L.-k garatua

Tolosa Herria Hedabideak S.L.ko kideak: Galtzaundi Euskara Taldea
Bertako Hedabideak (EKT)

eta Tolosaldeko Berriak Kultur Elkartea: 77 gizarte eragile.