
2008-12-02 | 12:50:59
Denboralea dela eta, argindarrik gabe egon dira herrian
10:30ean joan da argia eta 13:00etan konpondu dute matxura
Leitzan argirik gabe egon dira bi ordu t'erdiz. Iberdrolak jakinarazi duenez, Areso sarreran poste batean txispak irteten hasi dira eta hura konpondu beharra izan dute. Iberdrolaren esanetan elurra izan da matxuraren sortzailea.
2008-11-24 | 12:57:03
Barriola, Lau T'erdiko finaletik kanpo
Atzo Martinez Irujok eta Aimar Olaizolak jokatu zuten eta biak dira finala jokatuko dutenak
2008-11-05 | 14:04:13
Manuel Lasarteren antologia argitaratu du Ausopak
Bertsolariari buruzko liburuarekin batera, Lasartek kantatutako bertso hautatuekin osatutako diskoa kaleratu dute
Iņaki Zubizarretak osatu du bilduma eta bertsolariaren bertsoak eta prosa lanak batzen ditu. Gipuzkoako Foru Aldundiko Kultura eta Euskara Departamentuak argitaratu du, Auspoa bilduman.
2008-11-04 | 13:28:11
Barriolak eta Martinez Irujok bihar asteazkena, pilota aukeraketa eginen dute
Atano III.a pilotalekuan eginen dute 11:30ean
Larunbatean jokatuko dute Lau T'erdiko txapelketako partida aurrez aurre. Titin III.ak eta Olaizola II.ak berriz, ostegunean aukeratuko dute materiala Eibarren.
2008-10-07 | 12:47:55
Mikel Nieve leitzarra hirugarren Cinturo l'Emporda bizikleta proban
Herrialde Katalanetan jokatutako proban podium-era igo zen Orbea Oreka SDA taldeko txirrindularia
Mikel Nieve Leitzako txirrindulariak hirugarren postua lortu du Cinturo l'Emporda hiru etapako bizikleta proban. Orbea Oreka SDA taldeko txirrindulariak Euskaltel-Euskadi taldean korrituko du urrengo denboraldia, beraz, Orbearekin Herrialde Katalanetan lehiatu da azken aldiz.
2008-10-03 | 09:09:58
Ostiraleroko merkatuan piper erreak
Peraltako saltzaileek merkatuan erretzen dituzte piperrak
2008-09-18 | 14:25:54
Ezohiko udalbatzaren bilkura egingo dute bihar 20:30ean
EAE-ANVren ilegalizazioaren aurkako mozioa eztabaidatu eta bozkatu dute
Bihar 20:30ean, Udalbatzaren ezohiko bilkura egingo dute Leitzako udaletxean. Gai zerrendan EAE-ANVren ilegalizazioaren inguruko mozioa aztertu eta bozkatuko dute udal ordezkariek.
Deialdiak
'Euskara eta etorkinak' hitzaldia eta afaria
TOLOSA, - 2008-12-05
Deialdiak
Txuleta Festarako erreserbak
TOLOSA, - 2008-11-01
© Tolosa Herria Hedabideak S.L. - Araba etorbidea 5, atzea 20400 - TOLOSA - Tel.: 943 65 56 95
Faxa: 943 65 00 18 - E-posta: tolosaldean@tolosaldekohitza.info
Internet Ehuntzen S.L.-k garatua
Tolosa Herria Hedabideak S.L.ko kideak: Galtzaundi Euskara Taldea
Bertako Hedabideak (EKT)
eta Tolosaldeko Berriak Kultur Elkartea: 77 gizarte eragile.