
2008-07-15 | 18:22:58
San Fermin Torneoa, Barriola eta Xalarentzat
22-19 irabazi zieten herenegun Labrit pilotalekuan Olaizola II.ari eta Belokiri, oso berdinduta joan zen partida batean
Xala eta Barriolak udako lehenengo torneoa irabazi dute, San Fermin Torneoa, hain zuzen ere. Herenegun jokatu zuten norgehiagoka Labrit pilotalekuan, eta Olaizola II.aren eta Belokiren aurka aritu ziren. Partidak 75 minututako iraupena izan zuen eta parekatu xamar joan zen arren, Aspeko bikoteak lortu zuen azkenean garaipena, 22-19ko emaitzarekin. Xala eta Barriola oso gogor hasi ziren, Xala nabarmendu zelarik. Partidan 4 pilotariek maila ona erakutsi zuten eta Aspeko bikotea atzetik zihoala Barriolari esker berdinketa lortu zuten (14-14), aurretik 9-14 galtzen baitzihoazten. Hamaseigarren tantoan ere berdinketa lortu zuteneta hortik aurrera Barriola eta Xala aurretik jarri ziren, finala irabazi arte. Herenegun jokatutako finala eta gero, beraz, Barriolari ezinhobeto joan zaio San Fermin Torneoan, bai banakakoan bai binakakoan txapela lortu baitu.
2008-07-07 | 15:59:16
Barriola, Lau T'erdiko San Fermin pilota Txapelketako txapeldun
Olaizola II.a 11 tantotan utzi du
Joan den urtean final berdina izan zen baina orduan Barriolak 8 tanto eginda galdu zuen arerio berdinaren kontra.
2008-06-16 | 11:58:03
Buruz buruko txapela, Bengoetxea VI.arentzat
Abel Barriolari 22-11 irabazi ondoren, buruz buruko lehenengo txapela eskuratu du leitzarrak
Faboritoa Abel Barriola zen arren, atzoko partidako lehenengo tantoetan trabatu egin zen leitzarra eta hortik aurrera ez zitzaion jokoa nahi bezala atera. Bengoetxeak, aldiz, kementsu jokatu zuen eta partida ikaragarria egin zuen.
2008-06-12 | 11:39:56
Zaldi Eguna bertan behera gelditu da oraingoz eta irailaren 6an ospatuko dute
Garraiolarien grebak erabakia hartzeko orduan eragina izan duen arren, uholdeengatik hartu dute erabakia
Etzi ospatzekoa zen Zaldi Eguna bertan behera gelditu da. Erabakia asteazken iluntzean hartu zuten antolatzaileek eta gaur data berria jarri dute: irailak 6, Talo Egunaren bezpera. Beraz, etzi ospatuko ez den arren, irailean eginen dute.
2008-06-09 | 14:31:17
Rekondok Urrezko Aizkora irabazi du 23 urtetik beherakoan
Ugaitz Mugertzari erraz irabazi zion larunbatean leitzarrak Azpeitian
Larunbatean Bakarkako Urrezko Aizkoraren finala jokatu zuten Azpeitian hiru mailetan: urrezko kategorian, 23 urtetik beherakoetan eta 18 urtetik beherakoetan. Nazabalek Larretxeari irabazi zion, Rekondok Mugertzari eta Erasunek Larretxeari.
2008-06-03 | 16:07:27
Leitzarren arteko finalerako ez da sarrerarik geratzen
Donostian jokatuko dute finala hilaren 15ean
Hilaren 15ean (igandea) jokatuko dute Oinatz Bengoetxeak eta Abel Barriolak Lehen Mailako Buruz Buruko Txapelketako finala, Donostian -Atano III.ean-, baina dagoeneko ez dago sarrerarik. Gaur goizeko hamarretan jarri dituzte salgai, eta denak amaitu dira orduerdian.
2008-06-02 | 11:52:54
Bi leitzarren arteko buruz buruko finala
Barriolak 22-8 iorabazi dio Gonzalezi
Buruz buruko pilota txapelketaren finala egun berezia izango da Leitzarentzat. Abel Barriola leitzarrak Sebastian Gonzalezi irabazi ostean, Oinatz Bengoetxea leitzarrarekin lehiatuko da txapelaren bila. Bi leitzar izango dira, beraz, final handian, lehenengo aldia historian hori gertatuko dena. Barriolak oso ondo jokatu zuen finalerdian eta Gonzalezi 22-8 irabazi zion. Azken hau pixka bat errenka aritu zen 14-3aren ondoren.
Jaiak
Danborradarako entsegua
IBARRA, Belabieta kiroldegia - 2008-08-20
Ikastaroak
Piraguan ibiltzeko aukera
TOLOSA, Txarama - 2008-07-11
© Tolosa Herria Hedabideak S.L. - Araba etorbidea 5, atzea 20400 - TOLOSA - Tel.: 943 65 56 95
Faxa: 943 65 00 18 - E-posta: tolosaldean@tolosaldekohitza.info
Internet Ehuntzen S.L.-k garatua
Tolosa Herria Hedabideak S.L.ko kideak: Galtzaundi Euskara Taldea
Bertako Hedabideak (EKT)
eta Tolosaldeko Berriak Kultur Elkartea: 77 gizarte eragile.