Edukira joan

Tolosaldeko Hitza

Leitza
2009ko uztailak 3, Ostirala

Azken ordukoak

2009-05-06 | 17:03:29

Bihar hasiko da Nafarroako Herri Arteko Txapelketa

Uharte-Iruñaren aurka jokatuko du Leitzak bihar eta etzi

Herri Arteko Pilota Txapelketan 9 herri nafarrek hartuko dute parte. Horien artean Leitza aurkitzen da. Seniorretan, jubeniletan, infantiletan eta alebinetan jokatuko dira partida. 9 herriak hiru multzotan banatu dituzte eta Uharterekin batera Arbizu aurkitzen da Leitzaren multzoan. Bihar Uharten jokatuko dute Leitzako seniorrek 20:30ean. Etzi, hilak 8, 19:30etik aurrera beste kategorietako bikoteek jokatuko dituzte euren partidak leku berean.

Ez du erantzunik

2009-05-02 | 19:27:12

Erraz irabazi dio Bengoetxeak Patxi Ruizi, Buruz Buruko Txapelketan

22-4ko emaitzarekin

Oinatz Bengoetxea eta Patxi Ruizen arteko Buruz Buruko Pilota Txapelketako partida izan da gaur arratsaldean Iruñeako Labrit pilotalekuan, eta leitzarra erraz gailendu zaio Lizarrakoari, 22-4 amaitu baita norgehiagoka. Bengoetxea VI.a oso eroso aritu da, eta sakez 6 tanto egin ditu. Iazko irabazlea, hau da, Bengoetxea izan da gaurkoan faborito argia, eta garaipenaren ostean, finalerdietan da jada. Biharko partidan jakingo da Irujo edota Gonzalez izango duen aurkari.

Erantzun 1

2009-04-28 | 16:43:57

Leitzako Ikasle Abertzaleakek biharko grebara deitu ditu Amazabal Institutuko ikasle guztiak

Euskal Herri mailan Ikasle Abertzaleakek Euskal Eskola Nazionalaren alde greba deitu du.

Leitzako Ikasle Abertzaleakek bihar grebara deitu ditu Amazabal Institutuko ikasleak. Euskal Herriko txoko ezberdinetan ikasleak kalera irtengo direla aipatu dute leitzarrek, IAk nazio mailan egin duen deialdia izaki. Leitzako IAetik biharko grebaren zergatiak bi helbururen baitan kokatu dituzte: «Batetik, egungo hezkuntza sistema, ikasle dekretuak, curriculum arrotzak, greba eskubidearen urraketa, testu liburu arrotzak, jai egun arrotzak, Bologna eta bestelako inposaketekin ados ez gaudela erakutsi nahi dugu. Eta bestetik, honako helburu hauek aldarrikatu nahi ditugu: euskal curriculuma, hezkuntza hezkidetzailea, bestelako unibertsitate eredu bat, eskubide demokratikoak, egutegi propioa eta batez ere, Euskal Eskola Nazionalaren aldeko apustua egin nahi dugu»

Ez du erantzunik

2009-04-27 | 11:36:54

Inaxio Perurena marka berria jarri aurretik, beroketak egiten

234 kiloko harria jaso zuen larunbatean Leitzako Amazabal pilotalekuan

3 erantzun

2009-04-25 | 18:56:15

Inaxio Perurenak altxatu du 234 kiloko harria

Esku bakarrarekin sorbaldan jarri nahi izan du, bere marka hobetuz

Leitzako Amazabalen egin du saiakera eta ongi atera zaio. Gaixo egon da orain gutxi arte eta azken momentura arte nolabaiteko kezka ere izan dute gertukoek. Giro bikaina izan da Leitzan.

Ez du erantzunik

2009-04-23 | 13:43:43

Amazabal Institutuan eta Erleta Eskolan Liburuaren Nazioarteko Eguna ospatu dute

Ekitaldien artean ipuin kontalariak, hitzaldia, lehiaketa... antolatu dituzte

Amazabal Institutuko ikasleak, 1. DBHko Sorkuntza Literarioko taldekideak, Erleta Eskolara joan dira goizean. Bertan, lehen, bigarren eta hirugarren mailako haurrei eurek sortutako ipuinak kontatu dizkiete.

Ez du erantzunik

2009-04-22 | 14:31:05

Bengoetxea VI.ak eta Patxi Ruizek Labriten jokatuko dute

EPELen Eskuz Banakako Txapelketako final-laurdenetako pilotalekuak erabaki dituzte

Bengoetxea VI.ak maiatzaren 2an jokatuko du final-laurdena, Iruñeko Labrit pilotalekuan. Partida hau ikusteko ordaindu behar dena 40 euro, 25 eta 20 euro izanen da, lekuaren arabera.

Ez du erantzunik

2009-04-20 | 12:42:50

Josetxo Urrutiak sei jasoaldi egin ditu 163 kiloko zilindro zaharrarekin

Atzo egin zuen; marka pertsonala izan da, eta homologatua, dopin kontrola egin baitzaio.

Leitzako harri-jasotzaileak 74 kilo pisatu zituen marka ahaleginaren aurretik, eta horrenbestez, bere pisua bi aldiz eta arroba bat gehiago bizkarreratu zituen.

Ez du erantzunik

Bideoa

 

Behe Bidasoako Hitzaren aurkezpen bideoa

Behe Bidasoako Hitza

Agenda

Azoka

Garagardo Azoka
IRURA, Pilotalekua - 2009-07-03

Erakusketak

Kultur tailerretako ikasleen lanak
TOLOSA, Aranburu Jauregia - 2009-06-18

Ekitaldi guztiak ikusi »

Bat-batean

Datua

XX

Aurten XX. Joxean Tolosa pilota Txapelketa jokatuko da udan zehar Amezketako pilotalekuan.

Irudia

Voith-Gorostidiko babes ofizialeko etxebizitzen zozketa egin dute

Voith-Gorostidiko babes ofizialeko etxebizitzen zozketa egin dute

Tolosako Udalak Voith-Gorostidi eremuko babes ofizialeko etxebizitzen zozketa egin du. 572 eskatzaile izan dira (loteria-ontzian 727 bolatxo zeuden) eta 79 etxebizitza zozketatu dira.

Eztabaidak

Tolosa

Eitb-k eguraldi mapa aldatu du: mapa nagusian Euskal Herriko herrialdeez gain Espainiako Errioxa eta Kantabriaren berri emango dute. Zer iritzi duzu?

Jasotako azken mezua:

2009-07-01

Ez diot zentzurik bilatzen Kantabria eta Errioxa Euskal Telebistan emateari? Zer dute horiek euskald...(+)

Inkestak

Tolosa

Uda garaiko beherapenak: krisi garaian gehiago aprobetxatuko dituzu edo gutxiago?

Gehiago    Gutxiago   

 

Jasotako azken mezua:

Ni ez naiz beherapenen zain egoten eta erosketetara joateko. Egunen batean, bueltatxoren bat egingo ...(+)

© Tolosa Herria Hedabideak S.L. - Araba etorbidea 5, atzea 20400 - TOLOSA - Tel.: 943 65 56 95
Faxa: 943 65 00 18 - E-posta:

Internet Ehuntzen S.L.-k garatua

Tolosa Herria Hedabideak S.L.ko kideak: Galtzaundi Euskara Taldea
Bertako Hedabideak (EKT)

eta Tolosaldeko Berriak Kultur Elkartea: 77 gizarte eragile.